XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tavexeko konfliktoa

87 egun greban pasatu ondoren, soldata igoeran adostasun batera iritsita amaitu genuen.

Greba komenioagatik deitu zen, baina gogoan izan dira, era berean Bergarako planten etorkizuna, inbertsioak eta langile berrien sarrera ere.

Azkenean, soldata igoera lortu da; guztiontzat beharrezkoa zena, baina gure ustez, ez kopuruz eta ez banaketa-moduz egokia ez dena.

Biderik zuzenena izan ote da gatazkari amaiera eman eta gauzak geroago konponduko direla pentsatzea?

Ez dago etorkizunerako aposturik ez eta enplegua sortzeko planik ere.

Ez ditugu inondik inora ere langileak egoera honen errudun bihurtu nahi.

Besterik gabe, esan nahi dugu etorkizuna ziurtatzeko egin beharko litzatekeen bidearen guztiz kontrakoa egin dela, eta praktikan Bergarako Tavex itxi nahi dutenei laguntza eskaintzearen pareko izan dela.

Zeintzuk izan dira gatazka honetako klabeak?

Hasteko, sindikatuen euren jarrera, dirua eta lan-jarduna arrazoi nagusi zituen greba bat deitu eta Etorkizuneko Plana negoziatzen sartu baitira gehiengo sindikalaren (ELAren) konbentzimendurik gabe, negoziazio batera bultzatuta ikusi baitu bere burua, horretarako prestaturik ez zegoenean.

Bigarrenik, enpresako zuzendaritzarena, lau huts larri eta azertu bat (akzionistentzat) izan baititu.

Hauek dira 4 hutsak:

1. Lenenengo 21 egunetan, urguilu hutsez, Mahai negoziatzailea ez deitzea.

Indar-neurtze zorigaitzeko eta ulertezina.

2. Negoziazioa bideratu ondoren, dimisioa aurkeztea presionatuta sentitzen zirelako aitzakiaz.

3. Negoziazioan zehar agertutako patxada, aditzera emanez greba ez zitzaiela askorik inporta eta, are gehiago, ondo zetorkiela stockak murrizteko.

4. 65 egunetan Etorkizuneko Plana negoziatzen jardun ondoren, hori albora utzi eta negoziazioko gai bakarra ekonomikoa zela erabakitzea eta erru guztia inori egoztea, beren buruak ispiluaren aurrean jarri beharrean.

Azertua gauza bat sekula ez zutela egingo esan eta huraxe egitea izan da, hain zuzen ere akzionistentzat jasanezinak omen diren kostuak dakartzan akordio bat ixtea.

Honenbestez, beraz, Algodonera izango da inbertsiorik eza, langile berririk ez sartzea... gehien sufritu beharko dituena eta, ondorioz, lan-harremanetan eta baita langileenganako errespetuan kalterik haundiena izango duena.

Bada zerbait euskal gizartean lan kontuan ondo ez dabilena.

Ezin da, bestela, ulertu halako ondorioak (inbertsioak hemendik kanpo egingo dira) izango dituen gatazka baten aurrean, erakundeek eskuak garbitzea eta, ez dakigu zer kode etikoren izenean (ziurrena hauteskunde garaian ez gaudelako), industriaren etorkizunean eragiteko duten ahalmenari uko egitea, nahiz eta 150 urteko bizia duten lantegiak jokoan egon.

Dagoeneko hasiak gara ikusten CCOOk susmatzen zuena, produkzioaren murrizketa.

Edozein modutan, Bergararen alde aposturik ez egitea, erabaki enpresarial bat da, kasu honetan ez jarraikortasunik eta ez koherentziarik izan ez duen erabaki enpresariala.

CCOO. FITEQA